XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

18) PUXOTEKOGAINA: 38km, 5or., desn.1100m, Nahi. Zaila, gainean joateko gai %95

Bada basapista bat Gaztelutik (Doneztebe) Putxotekogainaren gandorrera nahikoa eroso eramango gaituena.

Belateko leporaino seinalizatuta dagoen zeharkaldi handiko bidera helduko gara orduan.

Errepidetik piskat ibili ondoren, aurreko ibilbidearekin egingo dugu topo San Blasen Bentan, handik Mugairera jaitsi ahal izango garelarik.

Igoera honek duen oztoporik handiena Legasa (Mugaire inguruan) eta Gaztelu arteko bide delikatuan dago, basapistaren sarreran.

Harrizko bide bat dago, malda gogorrekoa, bi herriak komunikatzen dituena, soluzio erraza baina era berean zakarra emanez, ez bait da batere atsegina zeharkaldia hasterakoan bizikletari bide zital batetik bultzaka ibili behar izatea.

Autoz ere joan ahal izango gara basapista hasten den lekuraino, Gazteluraino alegia, sarbidea Doneztebetik edota Donamariatik izango dugularik.

San Blaseko Bentatik abiatzen den jaitsiera interesgarri eta bariatua ez da batere nabarmena eta nabigatzaileak erne ibili beharko du Mugaireko zentral elektrikora oztoporik gabe iritsi nahi badu.